Partida atariko elkarrizketa Gaizka Maiza

Gaur arratsaldean talde zornotzarrak LEBPlata-ko Baskonia jasoko du Larrean, Euskaraldiarekin bat egiten duen euskal derbi berezia. Arabarrek partida bakarra irabaztea lortu dute denboraldi hasiera honetan eta egoerari buelta emateko gogoarekin datoz. Euren artean Gaizka Maiza (Ibarra, 1996) joko antolatzailea izango da erreferenteetako bat, LEBOro esperientzia handia duena. Hiru urte etxetik urrun eman ondoren, aurtengo denboraldian […]

Gaur arratsaldean talde zornotzarrak LEBPlata-ko Baskonia jasoko du Larrean, Euskaraldiarekin bat egiten duen euskal derbi berezia. Arabarrek partida bakarra irabaztea lortu dute denboraldi hasiera honetan eta egoerari buelta emateko gogoarekin datoz. Euren artean Gaizka Maiza (Ibarra, 1996) joko antolatzailea izango da erreferenteetako bat, LEBOro esperientzia handia duena.

Hiru urte etxetik urrun eman ondoren, aurtengo denboraldian Euskal herrian bueltan zaitugu, zerk bultzatu zaitu erabaki hau hartzera?

Ez du zerikusirik etxetik kanpo egon izanarekin. Kirolean, bizitzan bezala, erabakiak hartu behar dira. Beste proposamen batzuk mahai gainean izan nituenbaina hau hartu nuen, taldean garrantzitsua izan nahi nuen.

Baskonia LEBPlata-ra itzuli da, zein balorazio egin dezakezu denboraldi hasiera honetan?

Denboraldi hasiera konplexua izaten ari gara. Gazte ugari ditugu, maila berria da eurentzat. Ligan talde onak daude eta arerioek ere jokatzen dute. Bai, egia da, guk talde bezala gehiago eman behar dugu.

Gaur ZornotzaST izango duzue aurrean Larrean, nola ikusten duzu Garitaren taldea?

Zornotzak urte asko daramatza gauzak ondo egiten, beit egon izan da sailkapeneko goiko postuetan. Egia da bi partida justu irabazi dituela eta txanpona beste aldera ere erori zitekeela, baina 4 garaipen eta 2 porrotekin daude momentu honetan, hori da errealitatea.

Larrea pabiloi ezaguna da gure ligan, zer nabarmenduko zenuke bere izaerari dagokionean?

Larrea bezalako kantxetan jokatzea beti da polita. Bertako giroa oso beroa da. Kiroldegi txikia baina harmailak bete-bete eginda daude beti. Asko estutzen du ikusleak.

Kirol arloa alde batera utzita, Euskaraldia hasi berri dugu, zein da Gaizkak hartuko duen rola?

Oraindik ez dakit zein rol hartuko dudan. Aurreko ekitaldian ahobizi izan nintzen, aurten ere lehen hitza beti euskaraz.

Ba al dago denboraldia zehar talde barruan euskararen egoera hobetzeko hartu daitekeen konpromezurik? Zein?

Egia da horrelako taldeetan euskara erabiltzea zaila dela kanpotar ugari daudelako. Hala ere batzuk saiatzen dira lehen hitza euskaraz egiten. Euskaldunak ere baditut taldean baina beti ez dugu elkarren artean euskaraz egiten. Hori da agian hobetu beharko genukeena. Dakienarekin hitz egitea.

Baskonia eta bereziki Gaizka eskertzea baino ez dugu ekintza honetan parte hartzeko erakutsitako prestutasunagatik. Partida interesgarria zein borrokatua izatea espero dugu, zorte on bi taldeei. Larrean ikusiko dugu elkar!